Albisteak

Atzealdea Abian dugu 2026-27 ikasturtea

Oraindik ere etorri nahi baduzu, galdetu

2026·09·29


Taldeak osatu eta martxan ditugu urriaren hasieraz gero. Batzuk betetzat jo ditugu, baina egon liteke tokirik beste zenbait taldetan: interesa baduzu, noiznahi sar zaitezke talde horietako batean. Etorri edo deitu, eta emango dizugu informazioa.

Lanean dira, era berean, autoikaskuntzako modalitatean ikastea erabaki dutenak. Orain ezin da hasi modalitate honetan; hala ere, baliteke urtarriletik aurrera ikastaro berriren bat eskaintzea. Azterketak prestatzeko asmoa bazenu ordutik aurrera, kasu egin.

Hemen gaude:

Elgoibarren: Aita Agirre plaza 3, 3. solairua / 943 742 731

Mutrikun: Luardo etxea, Sabanika aldapa 4, 2. solairua / 943 603 094

Deban: Ifar kalea 12 / 943 192 236


 


​​​​​​​